XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Handik lau egunen buruan heldu zen Palamos-era, eta handik Barcelona-ra.

Barcelonatik lehorrez Bilbora eta 1798.eko Uztailaren 14an heldu zen Aulestira.

Sorterrian etzuen luzaro iraun, 1801.eko Apirilaren lehenean berriz ere desterratua ikusi zuen bere burua.

Apirilaren 9an Aulestitik irten beharra izan zuen, Ziortzatik Durangora joaz eta handik Gasteiz, Haro, Logroño, Zaragoza eta Leridatik Barcelona-ra.

Maiatzaren 14an hartu zuen itsasontzia Civitavécchia-ra 28an heltzeko.

Ekainaren 2ean heldu zen Erromara.

Han jarraituko zuen sei urten, gero Napoles-era joateko.

1806.eko Maiatzaren 26an berriz botoak egin beharra izan zuen.

Ekainaren 2an, Pentekoste egunez erori omen zen Jesusen Lagundia eta biharamunean Erromara desterratua izan zen.

Handik berriz ere Boloniara (1810ean), non egingo zuen Profezioa 1814.eko Urriaren 10ean.

Eta handik urte betera irtengo zen Boloniatik Espainiara.

Florenziatik Liorna-ra joaz eta itsasoz Ibiza-ra eta hemendik Valencia-ra.

Valencia-tik lehorrez Madrid-era eta hemendik Loiolara, 1816.eko Irailaren 23an heltzeko.

Orduandanik hil arte Loiolan bertan jarraitu zuen.

Bidaien liburuxkako azken oharra 1823.eko Uztailaren 22koa da.

Ageri denez, bere bizitzako azken hamairu urteak Loiolan igaro zituen.

Eztu ezer adierazten esaldiei buruzkorik.

Behar bada azken urte horietan idatziak dira.

Dena dela, lan jakingarria iduritzen zaigu.

OHARRA: Joan Goikoetxea Maiza jaunak, batzarrean adierazi zuenez, Diego de Goitiaren lanek beren garrantzia dute historiaren aldetik, deserritu aurretiko jesuita euskaltzaleekin eta restaurazioan partaide izan eta ondorenekoekin izan zuen loturagatik.

Gainera, Loiolako ikastetxearen hasieran bera izan omen zen bertako zuzendaria.